
|
 |
Bizi-lerroak segurtasun-sistemak dira, eta altuerako erorketa-arriskuko lekuetan jartzen dira. Izan ere, erorketa horiek prebenitzea eta leku horietako artapen-lanetarako sarbidea eta kokalekua ematea dute helburu nagusi.
Laneko Arriskuen Babesari buruzko Legean adierazten denez, zorutik 2tik gora metroko altuerara dauden lekuetan egindako edozein lan garatzeko, erorketen aurkako babes-ekipoak ERABILI BEHARKO DIRA.
Bilbao Vertical bizi-lerroen instalatzaile homologatua da, eta, horrez gain, segurtasun-sistemak, eskailerak, ainguraketak... ere saldu eta jarri egiten ditu. sistema horiek jarritakoan, Bilbao Vertical enpresak honako agiri hauek prestatu eta aurkeztu egiten ditu:
- Instalazioaren agiria
- Ekoizlearen adostasun-adierazpena
- Instalatzailearen adostasun-adierazpena
- Aldian aldiko ikuskapen dokumentatuak
Era berean, beharrezko laguntza eta informazio guztia emango dizugu "in situ", eta jarritako sistema erabiltzeko beharrezko ekipoa zein den esango dizugu.
|